Merezi al du SEO-ak? Erantzun azkarra: kasu gehienetan BAI. Hala ere, erantzun hobea hau izango litzateke: EZ BETI. Enpresa askok bilatzaileetan ondo kokatzeko dirua inbertitzen dute. SEOa edo bilatzaileetako posizionamendua, marketin digitaleko teknikarik garrantzitsuena baita ziurrenik. Epe luzera emaitzarik onenak ematen dituena da dudarik gabe. Baina, konpetentzia, gure salmenta helburuak eta epeak kontutan eduki behar dira, inbertsiorik egokiena izango den jakiteko.

¿Zer da SEO-a?

SEO ingelesezko sigla batzuk dira. Akronimo honek Search Engine Optimization esan nahi du. Euskararako itzulketa, bilatzaileen optimizazioa edo ezagunagoa den bezala, bilatzaileen posizionamendua edo kokapena. Errrez azalduta,  gure bezero potentzialek Interneten, gure webgune edo negozioa aurkitzeko modua da.

Posizionamendu eta bilatzaileen bilakaera

90eko hamarkadan agertu ziren lehen bilatzaileak. Wandex 1993an, Webcrawler 1995ean, Lycos, Altavista… baina inork ez du eztabaidatuko, benetako iraultza 1998an, Googlerekin etorri zela. Gaur egun Google, Bing eta Yahoo dira bilatzaile ezagunenak. Google-k gainontzekoekin alderatuta duen garrantzia izugarria da, merkatuaren %91,4 baitu. Datu hau oso garrantzitsua da Google-en bilaketa-algoritmoak, Google Ads-ek eta Google-en gainontzeko produktoek erabiltzaileen bilaketa emaitzetan duten garrantzia ulertzeko.

Google-en zerbait bat bilatzen baduzu, segituan ohartuko zara iragarkiek gero eta garrantzi handiagoa dutela azaltzen diren emaitzetan. Baita “fragmenos destacados”  (Google-ek webgune ezberdinetan lortzen duen edukia, bilaketa erantzunetan erakutsi eta erabiltzaile orrialdera horietara joatea ekiditen duen produktoa) eta Google-ren beste produktu batzuk ere.

 

SEM-aren (Search Engine Marketing) edo Google-en iragarkiek bilaketen emaitzetan izan duen bilakaerarekin, jende askok zalantzan jartzen du SEO-n inbertitzea merezi duen. Edo, hobe den baliabideak iragarkietan, sare sozialetan, publizitate-pantailetan, influencer-etan etabar inbertitzea.

Merezi al du SEO-ak?

Kasu gehienetan eta ondo egin ezkero, BAI merezi du. Epe luzera, posizionamendu-inbertsioa ia kasu guztietan etekinak ematen ditu. Produktu/zerbitzu baten bezeroek Interneten bilatuko balute, ondasun horren eskariak oso baxua izan beharko luke eta ondasun horren prezioa oso baxua, SEO-n inbertsioa epe luzera errentagarria izan ez dadin. Oso saturatu diren merkatuetan ere, lehiakideen artean oso antzeko balio-proposamenak dituztenetan, beti daude hain ohikoak diren termino-estrategiak landu daitezkeenak, posizionamenduak emaitzak lor ditzan. Posizionamenduan inbertitzearen abantaila nagusia bere itzulerak denbora luzez irauten duela eta “doan” dela da. Behin SEOan gastatuta ez dugu publizitatean inbertitu behar emaitzak lortzeko.

Posizionamendurako garrantzitsuena, gure web-eko edukia da. Beste kanaletan bezala, produktu on bat, merkatuan posizionamendu on batekin, arrakasta edukitzeko gakoa da. SEO-an eragina duten alderdiak:

  1. Edukiaren garrantzia: bilaketekin lotutako edukia edukitzea, ondo optimizatutako izenburu eta etiketetan gako-hitzak ondo ezarrita edukitzea. Eduki eskasa eta bikoiztua ez edukitzea.
  2. Zure webguneko estekak: zure orrietara edo kanpoko orrietara estekak ondo ezarrita edukitzea.
  3. Kargatzeko abiadura: azken urteotan gehien eboluzionatu duen puntuetako bat da eta zerbitzariaren kalitatearekin, kodearen optimizazioarekin, irudien eta bideoen tamaina murriztearekin lotuta dago. Baita zerbitzari edo cache lokala edukitzea etab.
  4. Webaren erabilgarritasuna: web diseinu ona edukitzea, erakusten den edukia gailu ezberdinetan ondo ikustea (responsiveness)  akatsak saihestea, etab.
  5. Edukiarekin lotutako beste alderdi batzuk: eduki interesgarria edukitzea, erabiltzeek denbora luzean iraun dezaten gure webgunean.
  6. Zure webgunearen garrantzia eta webgunera zuzendutako estekak: markaren ospea neurtzen dute eta zure webgunerako esteken kantitate eta kalitatearen arabera neurtzen da.

Epe laburrean merezi al du SEO-ak?

Epe laburrean, baliteke SEOa ez izatea marketin digitalean egin dezakezun inbertsiorik onena. Posizionamendua, zure webguneko edukiaren zuzenean erlazionatuta dago eta denbora pixka bat behar izaten da emaitzak edukitzeko. Saltzen ari zaren produktua/zerbitzua egokitzen ari bazara (produktu berria delako edo merkatua eboluzionatzen ari delako) baliteke, komenigarriagoa izatea, hasiera batean publizitatean inbertitzea. Eta beranduago, produktua ondo zehaztuta dagoenean, posizionamendua lantzea. Baliteke gainera, merkatuan aukera oso puntual bat egotea eta lehiakideak baino baliabide gehiago edukitzea publizitatean inbertitzeko. Kasu horretan, publizitatean inbertsio handia egitea izango litzateke, merkatuko zati haundi bat lortzeko aukerarik azkarrena.

Hori dena dela eta, nahiz eta gauzak ia inoiz ez diren guztiz beltz edo zuri, kasu gehienetan SEOk merezi du. Bestalde, kasu gehienetan oreka da aukerarik onena eta horregatik onena, baliabideak marketin digitaleko estrategia ezberdinetan banatzea izaten da.