Artikulu honetan, zure web orriak egiteko Wix edo WordPress erabiltzearen alderdi on eta txarrak aurkeztuko dizkizugu.

Web Eraikitzaile, CMS eta Neurrira Egindako Web-en Arteko Desberdintasuna

Webgune eraikitzaileak, kodea editatu beharrik gabe web orriak sortzeko aukera ematen duten plataformak dira. Bestalde, CMS (Content Management System) edo eduki-kudeatzaileak zure webguneko edukia aldatzeko aukera ematen duten aplikazioak dira. CMS batekin ere ez daukagu kodea editatu beharrik. Azkenik, neurrira egindako web orriak kodea editatuz sortzen diren webguneak.

Denborarekin, webgune sortzaileek CMSeekin erlazionatuta zeuden bloga eta merkataritza elektronikoak egiteko aukera ere gehitu dituzte. Kode editoreek ere bilakaera egin dute eta programatzaileek gero eta tresna gehiago dituzte (bloke editoreak, patroiak…). Horregatik, gaur egun teknologia desberdin arteko desberdintasuna txikiagoa da.

Desberdintasun nagusiak

Oro har, teknologia hauen arteko desberdintasun nagusiena, erabiltzeko zailtasuna eta malgutasuna proportzionalak direla da. Beste era batera esanda, errazagoa eta azkarragoa da orrialde bat Wix-ekin sortzea. Baina, neurrira egindako web-arekin edo CMS-arekin alderatuta, malgutasuna, txikiagoa edo askoz txikiagoa da. Gure webgunearen errendimendua handitzeko aukera ere handiagoa da CMS edo kodearekin.

Hedapena

WordPress

W3Techs-en arabera, Interneteko web orrien %40, WordPress-ekin egina dago. 64 milioi web orri.  WordPressJoomla!, Drupal…CMS asko daude baina dudarik gabe WordPress da ezagunena. CMS batekin sortutako orrialdeen % 65 WordPressekin eginda dago!

Wix

Bestalde, Wix-en merkatu-kuota %1,78 da WordPress-en % 40aren aldean. Horrek, 4 milioi webgune inguru Wix-ekin eginda daudela esan nahi du. Wix, web eraikitzaileen artean ezagunena den arren, lehikideekin duen tartea ez da handia. Statista.com-en arabera, Wix-ek web eraikitzaileen %22,5eko kuota du, Squarespaceren % 17, Weebly-ren %16 eta GoCentralen % 8.75aren aurrean…

Webguneak sortzeko aplikazio asko daude, adibidez, hosting gehienek berea eskaintzen dute. Webguneen eraikitzaile gehienak funtzionalitate zehatz batean espezializatuta daude. Horregatik, sortzailea aukeratzerakoan, gure webgunearen beharrak aztertu behar dira, ez baitira CMS bat bezain malguak.

Konparazio Orokorra

Irabazlea Wix WordPress
Malgutasuna WorPress Malgutasun mugatua eskaintzen du baina bateragarritasuna eta funtzionaltasuna ondo probatuta daude, dena behar bezala funtziona dezan. Ia edozein funtzionalitate ematen duten plugin-ak dauzka. Hala ere, egokiena aurkitzeko eta haien artean ondo funtzionatzen dutela baieztatzeko behar den denbora desabantaila da.
Erreztasuna Wix Erabiltzeko oso erraza da. WordPress erabiltzeko hobe da ezagutza teknikoak edukitzea. Programatzen jakitea ez da beharrezkoa. Ikasketa sarrera arazo bat izan daiteke emaitza ona lortu ahal izateko.
Dirua Wix? Ordaindutako eta doako planak dauzka orriaren bisita kopuru, funtzionalitate eta asistentzia beharren arabera. Doako plana ez dago erabilera profesionalerako pentsatuta. WordPress kode irekiko teknologia bat da. Gainera, wordpress.org doako hostin-a eskeintzen duen irtenbidea da. Doako plugin ugari ere dauzka. Hala ere, errealitatean, webgune profesional batek hostinga eta ziur aski ordaindutako gaia edo pluginak beharko ditu. Gainera, hasierako inbertsioa garestiagoa izango da profesionalak kontratatzen badira. Bestalde, baliteke mantenketa merkeagoa izatea.
Diseinua WordPress Gai asko aukeran, baina zaila behin aukeratuta aldatzea. Doako eta ordainpeko gai asko eskuragarri. Gaia kodearekin pertsonalizatzea ere erreza da.
Mantenketa Wix Wix mantenketa eta asistentzioa oso onak dira. Funtzionalitate mugatu hau, ornitzaile bakarrak ematea abantaila da puntu honetan. Mantentzea eta laguntza aukeratutako gai/plugin eta hornitzaile desberdinen araberakoak dira. Horien kopurua ahalik eta gehien mugatzea komeni da mantentze-lanak errazteko.
Blog-a eta Denda WordPress Wix-en erraztasuna abantaila bat izan daiteke online denda xume bat sortzeko. Blogari dagokionez, biek funtzionalitate desberdinak dituzte, blog bakoitzaren behar zehatzaren araberakoak izango da aukera onena. Gaur egun, merkataritza elektroniko bat errentagarri izateko ahalik eta gehien optimizatu behar da, WordPress da garaile argia zentzu honetan. Saldu beharreko produktua merkatuan bakarra ez bada, dudarik gabe, aukera onena da.
SEO-a WordPress? "Unlimieted" planetik hasita SEOrako aukera aurreratuak dauzka. Doako pluginekin SEO-rako oinarrizko aukerak ematen ditu. Aukera aurreratuak lortzeko ordainpeko plugin-ak erabili behar dira baina hauen prezioa merkeagoa izan daiteke.

Wix edo WordPress?

UAU Webs-en, normalean WordPress izaten da guretzako aukera onena. Gure bezeroek webgune sinpleak eskatu arren, Wix-ekin egin ahalko genituzken arren, WordPress aukeratzen dugu ia beti. Zergatik? Gure azpiegiturek, kontratatutako hosting eta prozesuek Wix-ekin baina zertxobait merkeago garatzen laguntzen digutelako. Gainera, webgune hau eraginkorragoa izan daiteke. Ezagutza gutxi, behar estandarrak eta webgunearen mantenketaz kezkatzeko denbora gutxi duenari bakarrik gomendatu diegu Wix.

Erabakia asko sinplifikatuaz: webgunearen beharrak eta diseinu-aukerak Wix-ek betetzen baditu eta lehentasuna denbora eta erraztasuna badira, Wix tresna bikaina da. 7 ordainketa-plan, pertsonalizazio-aukera eta funtzionalitate ugari eskaintzen ditu. Bestalde, diseinuaren pertsonalizazioaren, funtzionalitatearen, pantaila-fluxuaren, eraginkortasunaren, analisiaren ia erabateko kontrola izan nahi baduzu… WordPress aukera hobea da.