Zure webgunearen karga abiadura oso garrantzitsua da bilatzaileen posizionamenduan. Guztiz logikoa da, zenbat eta azkarrago kargatu webgune batek, orduan eta denbora gutxiago itxaron behar du erabiltzaileak, beraz, erabiltze esperientzia hobetzen da. Google-k ondo daki hori eta horregatik garrantzi handia ematen dio. Webgune bateko karga abiadura hobetzeko modu eraginkorrenetakoa, bertan erabiltzen diren irudiak konprimitzea da.
Webgune bateko irudien tamaina optimizatzeko lana ez da erraza. Horregatik, webgune askotan astunegiak diren irudiak aurkitzea oso ohikoa da. Irudiak optimizatzeko hainbat faktore hartu behar dira kontutan. Garrantzitsuena: irudien kalitatea, pantaila bereizmena (“resolución de pantalla”) eta irudien formatua.
Irudien kalitatea
Ez dago zalantzarik webgune baten alde bisuala oso garrantzitsua dela. Baina, irudien kalitatearen eta haien tamainaren arteko zentzuzko konpromezu bat mantendu behar da. Azken finean, kargatzeko abiadura motelegi delako, erabiltzaile batek orria bisitatzen ez badu , ez da inoiz liluratuko zure webgunearen itxurarekin. Gainera, marka, kalitate txarrarekin erlazionatuko dute.
Beraz, paperean inprimitu behar den irudi baten kalitetea (300 ppi inguru) edo weberako behar dena ez da berdina. Weberako gomendatutako kalitatea 72ppi ingurukoa izan ohi da. PPI-k hazbeteko pixelak esan nahi du (Pixels Per Inch).
Pantailen ebazpena
Urteak dira web orriak gailu ezberdinetan kontsumitzen direla, ordenagailuak, telebistak, tabletak eta, batez ere, sakelako telefonoak. Gaur egun, webguneak eraikitzeko erabiltzen diren teknologia gehienek baliabideak eskaintzen dituzte, orria, kontsumitzen den gailura egokitzeko (responsive kontzeptua).
Irudi bat 2 edo 3 zutabetan bistara daiteke bereizmen handiko pantaila batean (adibidez ordenagailuan) eta zutabe bakarrean bereizmen txikiagoa duen gailu batean (normalean mugikorrean). Edo, besterik gabe, baliteke elemtuen antolaketa berdina bada ere, gailuaren bereizmena berdina ez izatea. Kasu guzti hauetan, ebazpenaren arabera tamaina desberdineko irudiak erabili behar dira (teknologiak ahalbidetzen badu). Hori ezinezkoa bada, irudiak kasurik okerrenean eskatzen den gutxieneko tamainara egokitu behar dira.
Azal dezagun hau adibide batekin. Demagun, gure webguneak gehienez 1400 px-ko zabaleko edukia erakusten duela. Demagun ordenagaiguko elementu antolaketa (1024 px baino handiagoa) eta tabletean (1024 px baino txikiagoa) 2 zutabekoa dela. Mugikorrean elementeu antolaketa zutabe bakarrekoa da (761 px baino gutxiagoko zabalera). Hori dela eta, zutabe batean jarritako irudi batek ez du 760 px-ko zabalera baino handiagoa izan behar, hori izango baita bistaratuko duen gehieneko irudiaren tamaina (mugikorrean). Tabletean 512px-eko zabalerakoa gehienez eta 700px ordenagailuan.
Irudi formatua
Irudien formatuak ere eragina du haien tamainan. Irudi formatu asko daude, JPEG, TIFF, GIF, BMP… Asko sinplifikatuaz, JPEG eta PNG dira sareko formatu ezagunenak. PNG galerarik gabeko formatua da eta JPEG galeradun formatua. Nabigatzaile guztiek interpretatzen dituzten formatuak dira. Normalean PNG erabiltzen da gardentasuna eta kalitate ona behar direnean eta JPEG tamaina garrantzitsuagoa denean. Azken urteotan WebP ere oso ezaguna bihurtzen ari da. Formatu hau Google-k diseinatu du JPG ordezkatzeko eta tamaina txikiarekin irudi-kalitate oso ona lortzeko aukera ematen du. Irudi-formatu mota honen arazo handiena, arakatzaile guztiek ez dutela onartzen. Hori dela eta, Optimole bezalako tresnak daude. Produktu honekin irudiak JPG bezalako formatuetan erabili ditzakegu. Tresna hau da irudiak WebP bezalako formatuetara automatikoki bihurtzen dituena, erabiltzailearen nabigatzaileak interpretatzen badu.
Beste teknika batzuk
Badira beste teknika batzuk, hala nola Lazy Loading, webguneen karga azkartzeko aukera ematen dutenak. Irudia edo bideoak kargatzeko deia atzeratzen baitute benetan beharrezkoa den arte.
Zure Webguneko Irudiak Txikitu
Lazy Loading-a erabili nahi bada, irudien formatuak ondo kudeatu edo gailuen bereizmena kontutan eduki, bizitza errazten duten tresna asko daude. WordPress-en adibidez, Lazy Loading ezartzeko plugin asko daude, hala nola: A3 Lazy Load, Speed Up Lazy Load, etabar. Smush edo WWW Image Optimizer bezalako pluginak irudiak konprimitzeko edo WebP kudeatzeko aipatutako Optimole plugina.
Uau Webs-en arreta handia jartzen dugu webgune eraginkorrak eta bisualak egitean, baina beti ere haien karga-abiadura eta posizionamendua zaintzen dugu.